
135. zk., 2023ko uztailaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
AMURRIOKO UDALA
3466
IRAGARKIA, Amurrioko Zarataren Mapa Estrategikoa eta horren Ekintza Plana eguneratzeari buruzko jendaurreko informazioaren izapideari buruzkoa.
Amurrioko Udalaren Osoko Bilkurak, 2023ko apirilaren 27an, udalerriko Zarataren Mapa Estrategikoa eta bere Ekintza Plana eguneratzea onartu du (Esp. 2020/S198/87).
Hori guztia argitara ematen da, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoa betez, hilabeteko epean, ediktu hau ALHAOn eta EHAAn argitaratzen denetik aurrera, edonork informazioa aztertu ahal izan dezan, eta www.udala.amurrio.eus web-orrian kontsulta daiteke.
Amurrio, 2023ko ekainaren 28a.
Alkatea,
JOSÉ RAMÓN MOLINUEVO LAÑA.
RSS