
135. zk., 2023ko uztailaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3458
IRAGARKIA, ibilgailuak dauden lekutik eramateko errekerimenduak jakinarazten dituena.
Errekerimendu horiek aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen dena betetzeko.
Errekerimenduarekin batera ohartarazpen hauek ere egiten dira:
Lehenengoa.– Zerrendatzen diren ibilgailuak ibilgetu edo bide publikotik kendu zirenetik bi hilabete baino gehiago igaro direnez eta tarte horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, ibilgailuak dauden lekutik eraman behar dituzue iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabete pasatu baino lehen, hala ezartzen duelako Trafikoari, Ibilgailu motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106. artikuluaren 1. apartatuaren a) paragrafoan eta apartatu horren azken tartekian (lege horren testu bategina urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).
Bigarrena.– Jakinarazten dizuegu ezen, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ibilgailua kentzeagatik eta beste leku batean gordetzeagatik sortutako gastuak ordaintzeko eskatu ahal izango zaizuela ibilgailua eraman aurretik.
Hirugarrena.– Adierazitako epealdian ibilgailuak eraman ezean, ibilgailuen Tratamendurako Zentro Baimendu batera eramango dira, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106.1 artikuluaren azken tartekian xedatutakoaren arabera.
Hori guztia argitara ematen da eranskinean aipatzen diren interesdunek jakin dezaten, horientzako jakinarazpena baita.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Bilbao, 2023ko ekainaren 29.
Bizkaiko Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna,
ELISA BIKANDI MARKAIDA.
RSS