
135. zk., 2023ko uztailaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3455
EBAZPENA, 2023ko ekainaren 30ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, 2023. urtean euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko irabazi asmorik gabeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko eta zabaltzeko dirulaguntzak deitzeko balorazio-batzordea argitaratzen duena.
AURREKARIAK
Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko apirilaren 26ko ebazpenak 2023an euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko eta zabaltzeko dirulaguntzak emateko prozedura ezarri zuen.
Agindu horren 11. artikuluak ezartzen du modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko balorazio-batzordeak osatuko direla.
Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2023an euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko irabazi asmorik gabeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko eta zabaltzeko dirulaguntzen eskabideak aztertuko dituen balorazio-batzordearen kideen izena argitaratzea.
Beraz, batzordean honako kide hauek izango dira:
Lehendakaria: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kulturako zuzendaria.
Idazkaria: Alex Aginagalde Lopez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.
Kideak:
Marion Lastiri andrea, edo haren ordezkoa.
Amagoia Garaizabal andrea, edo haren ordezkoa.
Itziar Iraola andrea, edo haren ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Donostia, 2023ko ekainaren 30a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.
RSS