Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2023ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3450

AGINDUA, 2023ko ekainaren 27koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira Fundación Centro Ordóñez-Falcón de Fotografía izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak.

2022ko ekainaren 28an eskaera bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erregistro Orokorrean, Fundación Centro Ordóñez-Falcón de Fotografía izeneko fundazioaren azkentzea eta likidazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Azkentzeko erabakia eta likidazio-eragiketak Ana Isabel Jaurrieta Alegría notario andreak, 2022ko ekainaren 1ean, Donostian baimendutako eskritura publikoan gauzatu ziren (protokolo-zenbakia: 586). Eskritura hori osatu egin zen fede-emaile publiko beraren aurrean 2023ko urtarrilaren 25ean egiletsitako eskrituraren bidez (protokolo-zenbakia: 91).

Horrekin batera, administrazio-espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, Agindu bidez, azkentze- eta likidazio-espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40., 41., 42., 43. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako baldintzak.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Centro Ordóñez-Falcón de Fotografía izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak, Agindu honen datarekin, Donostian, Ana Isabel Jaurrieta Alegría notario andrearen aurrean, 2022ko ekainaren 1ean, egiletsitako azkentze- eta likidazio-eskrituran aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 586). Eskritura hori osatu egin zen notario beraren aurrean 2023ko urtarrilaren 25ean egiletsitako eskrituraren bidez (protokolo-zenbakia: 91).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 27a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala