Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2023ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3447

1103/2023 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen den hautaketa-batzordea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren irakaskuntza-batzordeko obstetriziako eta ginekologiako erizaintzako (emagina) prestakuntza sanitario espezializatuko ikasketaburuaren funtzioak lehiaketa bidez betetzeko prozesua.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 624/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 17ko EHAA, 92. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko dagokion irakaskuntza-unitateko Obstetriziako eta Ginekologiako Erizaintzako Emagina) prestakuntza sanitario espezializatuko ikasketaburuaren funtzioak lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Ebazpen horren 6. atalean xedatutakoari jarraiki, eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuaren sistema arautzen duen martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluarekin bat etorriz, Hautaketa Batzordea Osakidetzako zuzendaritza nagusiak izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hautaketa Batzordea izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko dagokion irakaskuntza-unitateko Obstetriziako eta Ginekologiako Erizaintzako Emagina) prestakuntza sanitario espezializatuko ikasketaburuaren funtzioak lehiaketa bidez hornitzeko. Batzordekideak hauek izango dira:

a) Batzordeburua: Inmaculada Moro Casuso.

1. batzordekidea: Yeshika Merino Pérez.

2. batzordekidea: M.ª Jesús Serna Sagarminaga.

3. batzordekidea: Fátima Vacas Revilla.

4. batzordekidea: Jesús Sánchez Martín.

5. batzordekidea: Antonia Daza Gutiérrez.

b) Idazkaria: Belén García Sobrón.

Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari; horretarako epea hilabetekoa izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala