
135. zk., 2023ko uztailaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 2 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3429
AGINDUA, 2023ko uztailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez honako agindu hau aldatzen baita destino-esleipen bati dagokionez: Agindua, 2023ko apirilaren 25ekoa, zeinaren bitartez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako Estatu osoko lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena.
Hezkuntzako sailburuaren 2023ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez onartu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako Estatu osoko lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena.
Leire Miren Zabala Garavillak agindu horren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoaz agindua eman zuen Hezkuntzako sailburuak 2023ko ekainaren 26an; agindu horren bidez errekurtsogilearen uzia baiesten da eta Bermeo HHIko lanpostua esleitzeko eskubidea aitortzen zaio: HHE Zientzia eta Teknologia Arloa espezialitatea, D eredua.
Horregatik guztiagatik, eta eman zaizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko apirilaren 25eko Aginduan jasotako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko adjudikazioa aldatzea. Agindu horren bidez argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena. Aldaketa horren ondorioz behin betiko destinoa esleitzen zaio Leire Miren Zabala Garavillari (Bermeo HHI, HHE Zientzia eta Teknologia Arloa espezialitatea, D eredua).
Bigarrena.– Agintzea agindu hau www.hezigunea.euskadi.eus web-orrian erakusteko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Hirugarrena.– Leire Miren Zabala Garavilla andrearen izendapenak 2023ko irailaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Laugarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro baino lehen.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 5a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS