
135. zk., 2023ko uztailaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 2 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3428
AGINDUA, 2023ko ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko apirilaren 25eko Agindua, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako, estatu mailako, lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko urriaren 7ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko unibertsitatez kanpoko irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da (urriaren 14ko EHAA). Bertan Joseba Izagirre Zubimendi eta Julen Etxenike Etxeberria praktiketako funtzionario gisa parte hartu dute.
Hezkuntzako sailburuaren 2023ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez, aipatutako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena argitaratu zen, eta Joseba Izagirre Zubimendi jaunak destinoa lortu zuen Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIn, Fabrikazio Mekanikoko Antolamendua eta Proiektuak espezialitatean (2. hizkuntza-eskakizuna); Julen Etxenike Etxeberria jaunak, berriz, Tolosaldea BHIn lortu zuen destinoa, Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak espezialitatean (2. hizkuntza-eskakizuna).
Aipatutako lekualdatze-lehiaketaren deialdiaren hamabigarren oinarrian, praktiketako funtzionarioei dagokienez, honako hau ezartzen da: «Dagokien destinoa praktika-fasea gainditzearen eta, ondorioz, karrerako funtzionario izendatzearen baldintzapean egongo da».
Praktikaldia amaitu ondoren, Joseba Izagirre Zubimendi eta Julen Etxenike Etxeberria jaun-andreek ez dituzte praktikaldiak gainditu.
Ondorioz, oinarri horretan aurreikusitakoaren arabera, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau
XEDATU DUT:
Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko apirilaren 25eko Agindua, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako, estatu mailako, lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena. Hona hemen aldaketa:
– Indarrik gabe uzten da Joseba Izagirre Zubimendi jaunari esleitutako destinoa, Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIn, Fabrikazio Mekanikoko Antolamendua eta Proiektuak espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna.
– Indarrik gabe uzten da Julen Etxenike Etxeberria jaunari esleitutako destinoa, Tolosaldea BHIn, Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak espezialitatea, 2. hizkuntza-eskakizuna.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS