Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2023ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3422

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 90/2023 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Funtzio Publikoko zuzendariak agindu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. epaitegiari bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

90/2023 prozedura laburtua. Honako honen aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: Agindua, 2022ko abenduaren 2koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Funtzio Publikoko sailburuordearen 2022ko uztailaren 1eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa. Ebazpen horrek xedatzen du indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitaratu behar direla, Funtzio Publikoko sailburuordearen 2022ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren bidez deitutako aldi baterako lan-poltsak egokitzeko prozedura amaitu ondoren.

Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 8a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala