Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2023ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3421

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko ekainaren 7koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez onesten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko entitateei bizitza pertsonalaren, familia-bizitzaren eta lanaren kontziliazioaren arloko egoeraren diagnostikoa eta ekintza plana egiteko laguntza ekonomikoak emateko oinarriak, eta 2023rako deialdia egiten baita.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko ekainaren 7ko Aginduan (2023ko ekainaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 116. zenbakia). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimenduak dituzten entitateei dirulaguntzak emateko oinarriak onartzen dira, bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzearen arloko egoera-diagnostikoa eta ekintza-plana egiteko, eta 2023rako deialdia egiten da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

2023/2919 (31/6) orrialdean, 5.3 artikuluan,

honela dio:

«5. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

3.– Agindu honetako administrazio-prozeduraren informazio-fitxa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango da: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2022/euskal-autonomia-erkidegoko-erakundeei-laguntza-ekonomikoak-bizitza-pertsonalaren-familiaren-eta-lanaren-kontziliazioari-buruzko-egoeraren-diagnostikoa-eta-ekintza-plana-egiteko-2022/web01-tramite/eu/»

hau esan behar du:

«5. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

3.– Agindu honetako administrazio-prozeduraren informazio-fitxa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango da: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1209002/web01-tramite/eu/»


Azterketa dokumentala