Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2023ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3419

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 5ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU) antolatutako XLVIII. (48) Hirigintza eta Lurralde Ikasketak ikastaroan aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egitekoak diren diruz lagundutako praktikaldia» ikasleei esleitzen diena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2023ko maiatzaren 3ko ebazpenaren bidez erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak erregulatzen dira, eta haietan parte hartzeko deia egiten zaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU) antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVIII. (48) ikastaroa» egin duten ikasleei (EHAA, 2023ko maiatzaren 22koa).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2023ko maiatzaren 3ko ebazpenaren bidez, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU) antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVIII. (48) ikastaroaren» barruan erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia arautu zen (EHAA, 2023ko maiatzaren 22koa).

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, deialdi honetarako epaimahai gisa eratuta, aurkeztutako eskari bakarra aztertu du, eta esleipenaren proposamena egin du.

Hori dela eta, EVETUko Kontseilu Errektoreak IVAPeko zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU) antolatutako «XLVIII. (48) Hirigintza eta Lurralde Ikasketak Ikastaroan» aurreikusten den erakunde edo enpresetan egitekoak diren diruz lagundutako praktikaldiaren iesleipena Iñigo Galdeano Perezi, ***9090**, arkitektura titulazioa duena, Sestao Berri SAMP erakundean.

Bigarrena.– Adieraztea ez dagoela ikasle ordezkorik, eskatzaileen kopurua txikiagoa baita praktiketen ikasleak jaso nahi dituzten erakundeena baino.

Hirugarrena.– Ezartzea 2.222,22 eurotan onuradun bakoitzarentzako laguntza gordina, deialdiaren bigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 5a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala