Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2023ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3413

657/2023 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, honako Ebazpen hau zuzentzen duena: 419/2023 Ebazpena, apirilaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Emagina kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 263/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Emagina kategorian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 419/2023 Ebazpenaren bidez argitaratu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Emagina kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 419/2023 Ebazpenaren eranskinean agertzen da Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda, Emagina kategoriarako / lanpostu funtzionalerako. Eranskinak destinoen zerrenda jasotzen du, honako informazio honekin: eskainitako destinoen kopurua, destinoak zein zerbitzu-erakundetan eskaintzen diren eta destinoaren deskribapena, destino bakoitzaren lanaldiaren xehetasunak barne.

Argitaratutako ebazpenak 2023ko ekainaren 6a ezarri du data gisa baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-aukeraketa egin edo aldatzeko. Horien arabera, 2023ko martxoko ziklo honi dagokionez, izangaiek 2023ko ekainaren 6ra arte alda zezaketen eskabidea, baita destinoen hautaketa ere. Hau da, 2023ko ekainaren 6ra arte egindako destino-aukeraketa zen kontuan hartu beharrekoa, eta 2023ko martxoko zikloan sartzekoak, beraz, ekainaren 6a amaitzean gutxienez ziklo horretan eskainitako destinoetako bat zuten prozesu orokorrean egindako eskabideak.

Apirilaren 27ko 419/2023 Ebazpena maiatzaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, akats batzuk aurkitu dira destinoen zerrenda jasotzen duen eranskinean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak hauxe dio: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpena ematea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 419/2023 Ebazpenaren eranskina zuzentzeko. Eranskinean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda jasotzen da, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Emagina kategoriarako / lanpostu funtzionalerako. Hona hemen zuzenketa:

1.– Apirilaren 27ko 419/2023 Ebazpenaren eranskinean, gaztelaniazko bertsioan, destino hau agertzen da eskainitako destinoen zerrendan:

(Ikus .PDF)

Eskainitako destinoen kopurua zuzendu behar da, 2 destino izatetik destino 1 izatera pasatuz; beraz, zenbakizko akatsa zuzendu ondoren, eskainitako destinoa honako hau da:

(Ikus .PDF)

2.– Apirilaren 27ko 419/2023 Ebazpenaren eranskinean, destino hau eskaintzen da:

(Ikus .PDF)

Lanaldiari buruzko ezaugarria zuzendu behar da, honela:

(Ikus .PDF)

3.– Apirilaren 27ko 419/2023 Ebazpenaren eranskinean, destino hau eskaintzen da:

(Ikus .PDF)

Lanaldiari buruzko ezaugarria zuzendu behar da, eta, beraz, honako helmuga hau eskaini behar da:

(Ikus .PDF)

4.– Destino berri hau gehitzea apirilaren 27ko 419/2023 Ebazpenaren eranskinean eskainitako destinoen zerrendan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Aldatu egin behar da apirilaren 27ko 419/2023 Ebazpenean ezarritako erreferentzia-data, 2023ko ekainaren 6an ezarria zegoena, eta beste data bat hartu behar da erreferentziatzat: 2023ko uztailaren 28a.

Ondorioz, baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-hautaketa egin edo aldatzeko erreferentziazko data 2023ko uztailaren 28a da. 2023ko martxoko ziklo honi dagokionez, izangaiek 2023ko uztailaren 28ra arte aldatu ahal izango dute eskabidea, baita destinoen hautaketa ere. 2023ko martxoko ziklo honetan, beraz, 2023ko uztailaren 28ra arte egindako destino-hautaketa hartuko da kontuan. 2023ko martxoko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2023ko uztailaren 28a amaitzen denean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzen da.

Laugarrena.– Gainerako jarduketetan mantentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 419/2023 Ebazpenean ezarritakoa. Ebazpen horretan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Emagina kategorian / lanpostu funtzionalean 2023ko martxoko zikloan eskainitako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean eskainitako destinoen zerrenda jasotzen da.

Bosgarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala