Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2023ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3411

1099/2023 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 893/2023 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, zeinaren bidez aldatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, martxoaren 3ko 376/2023 Ebazpena, epaimahai kalifikatzailea izendatzen duena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan Oftalmologiako FEM kategoriako estatutupeko langile izateko hautaketa-probei dagokienez.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 893/2023 Ebazpena, Oftalmologiako FEM kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:

a) Errebokatzea Ignacio Rodríguez Aguirreche jaunaren izendapena lehenengo epaimahaikide ordezko gisa.

b) Marta Núñez Izquierdo andrea izendatzea lehenengo kide ordezko.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera (hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera), ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala