Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2023ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3396

377/2023 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez Fakultatibo Mediko eta Tekniko lanbide-taldeko Onkologia Medikoko Fakultatibo Espezialista Mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020/2021/2022an eta Egonkortzean iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1773/2022 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Mediko eta Tekniko lanbide-taldeko Onkologia Medikoko Fakultatibo Espezialista Mediko kategoriaren oinarri espezifikoak onartu ziren (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako).

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.

Bigarrena.– Ebazpen honek daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

ERANSKINA
ONKOLOGIA MEDIKOKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKO KATEGORIA

Batzordeburua:

– Titularra: Alberto Muñoz Llarena.

– Ordezkoa: Maria Teresa Perez Hoyos.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Juan Manuel Mañe Martinez.

– Ordezkoa: Isabel Perez Basoco.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Beatriz Mareque Rivas.

– Ordezkoa: Sergio Carrera Revilla.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Amaia Moreno Paul.

– Ordezkoa: Ricardo Fernandez Rodriguez.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Jose Maria Arrieta Garmendia.

– Ordezkoa: Maria Iciar Rubio Echevarria.

Idazkaria:

– Titularra: Ines Gallego Camiña.

– Ordezkoa: Miren Garbiñe Apraiz Urigüen.


Azterketa dokumentala