
134. zk., 2023ko uztailaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3389
EBAZPENA, 2023ko ekainaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Imanol Basterrechea Iribar jaunak gainditu egin duela 2023ko urtarrilaren 26ko Ebazpenak (2023ko otsailaren 7a Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ikasketa Zientziak eta Teknikak» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Imanol Basterrechea Iribar jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***4180**. Kodea: AGC8L1-D00054-29. Jakintza arloa: Ikasketa Zientziak eta Teknikak. Saila: Enpresen Antolakuntza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: ez elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Berradionabegazioa eta bidaia plana».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2023ko ekainaren 29a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS