Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2023ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3387

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Izaskun Aseguinolaza Braga andreak gainditu egin duela 2023ko urtarrilaren 26ko Ebazpenak (2023ko otsailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Hirigintza eta Lurralde Antolakuntza» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Izaskun Aseguinolaza Braga andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. ANZ zkia.: ***9633**. Kodea: AGC8L1 – D00137-19. Jakintza arloa: Hirigintza eta Lurralde Antolakuntza. Saila: Arkitektura. Ikastegia: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Hirigintza III. Hirigintza Legedia», «Hirigintza IV. Hirigintza Proiektuetarako eta Pasaiarako Sarrera» eta «Lurraldea eta Hiria XXI. Mendea».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2023ko ekainaren 29a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala