Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2023ko uztailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3376

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 247/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

2022ko uztailaren 14ko Ebazpenak deitutako hautaketa-prozedurako hiru hautagaik 247/2023 prozedura laburtua aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak sinatutako kudeaketa-gomendiorako hitzarmenaren aurka, Euskal Autonomia Erkidegoko Prebentzio eta Suhiltzaile Zerbitzuetako Administrazio Bereziko Eskalan (Suteen Prebentzio eta Itzaltze Zerbitzua mota, azpieskala operatiboa, suhiltzaile kategoria) sartzeko hautaketa-prozedura bateratua kudeatzeko dena, eta hautaketa-prozedura hori deitutako 2022ko uztailaren 14ko Ebazpenaren aurka.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2023ko ekainaren 26a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala