
133. zk., 2023ko uztailaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3375
751/2023 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Osakidetzan lanpostu bat izateko gaitasuna baloratzeko batzordeko kide bat izendatzen den, beste batzordekide baten ordez.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko martxoaren 3ko 176/2008 Ebazpenaren bidez, lanpostuan jarduteko Gaitasuna Baloratzeko Batzordea sortu zen, inklusio-kasuetan jasotakoak izan eta estatutupeko lotura finkoa edo aldi baterakoa lortzeko egiten diren azterketa medikoetan sortutako egoerak aztertzeko. Ebazpen hori gerora aldatu zen, ebazpen hauen bidez: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 199/2011 Ebazpena, azaroaren 22ko 1466/2012 Ebazpena eta ekainaren 13ko 608/2016 Ebazpena.
Aurreko aldaketen arabera, eta azken aldaketan ezartzen denez (608/2016 Ebazpenaren bidez onartua), lanpostuan jarduteko Gaitasuna Baloratzeko Batzordea teknikoa da, eta Osakidetzako Prebentzioko Oinarrizko Unitateetako fakultatibo medikoek eta teknikoek osatzen dute. Hauek dira Batzordeko kideak:
a) Presidentea: Prebentzio Zerbitzuko sanitario bat, buruzagitza-eginkizunak betetzen dituena edo bete dituena. Kalitatezko botoa du berdinketa egonez gero.
b) Bost batzordekide (gehienez), Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuko fakultatibo medikoen eta teknikoen artean izendatutakoak. Kide horietako bat Batzordeko idazkari funtzionala izango da, eta kasuak jasoko ditu.
c) Aholkularia: Osakidetzako Hautaketako eta Horniketako zerbitzuburua; hitza izango du, baina botorik ez.
d) Idazkaria: Giza Baliabideen Zuzendaritzako teknikari bat; hitza izango du, baina botorik ez.
Gaur egun, beharrezkoa da beste norbait izendatzea lehendik izendatutako batzordekide baten ordez.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ved Prakash Daswani Daswani jauna Uribeko ESIko POUko mediku izendatzea, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko POUko mediku César Armando Escalante Sánchez jaunaren ordez.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 12a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.
RSS