Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2023ko uztailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3372

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 26koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek ingurumen-boluntariotzako proiektuak gara ditzaten ematen zaizkien dirulaguntzak ebazteko kide anitzeko ebaluazio-organoko kideak.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 7ko Aginduak, EAE ingurumen-boluntariotzako proiektuak burutzen dituzten irabazte-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta laguntzen deialdia egiten duena, honako hau ezartzen du 13. artikuluan: aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, kide anitzeko ebaluazio-organo bat eratuko da (balorazio-batzordea), honela osatua: Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria, izango da burua; eta Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako bi teknikari izango dira kideak, zuzendariak izendatutakoak. Bietatik, zerbitzuan antzinatasun handiagoa duena izango da idazkaria.

Azaldutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek ingurumen-boluntariotzako proiektuak gara ditzaten ematen zaizkien dirulaguntzak ebazteko ardura izango duen kide anitzeko organoko kide izendatzea honako hauek:

Lehendakaria:

Adolfo Uriarte Villalba, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria.

Kideak:

Aitana Martinez de Morentin Jurado, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako teknikaria.

Saioa Torres Zurutuza, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako teknikaria, idazkaria izango baita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 26a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.


Azterketa dokumentala