Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2023ko uztailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3363

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 26koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Sailaren Arautegiaren aldaketa onartzen duena.

2022ko azaroaren 9an EHAAn argitaratu zen UPV/EHUko Sailen Oinarrizko Arautegiaren testu bategina.

Oinarrizko Arautegi berrira egokitze aldera, Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Sailaren Kontseiluak, 2023ko maiatzaren 12an bilduta, barne arautegi berria onartu zuen.

Unibertsitateko Zerbitzu Juridikoak aldeko txostena eman zion onartutako testuari.

Sailen Oinarrizko Arautegiko 4.3 artikuluari jarraituz, UPV/EHUko idazkari nagusiari dagokio sailen arautegien aldaketak onartzea, Gobernu Kontseiluak horretarako eskumenak eskuordetuta, baldin eta inork eskatu ez badu Gobernu Kontseiluan aurkezteko. Honako hauek dute hori eskatzeko eskubidea: Gobernu Kontseiluko kideek; arautegiak eragin egiten diela uste duten sailetako kontseiluek; eta kasuan kasuko saileko kideen % 15ek, gutxienez.

Adierazitakoagatik guztiagatik, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Sailaren Arautegiaren aldaketa, eranskinean jasota bezala.

Bigarrena.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian arautegi berria argitaratzeko.

Hirugarrena.– Aldaketa hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean indarrean sartuko da.

Leioa, 2023ko ekainaren 26a.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

ERANSKINA
UPV/EHUko PSIKOLOGIA KLINIKOA ETA OSASUNAREN PSIKOLOGIA ETA IKERKETA METODOLOGIA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailaren egoitza.

2022ko UPV/EHUko Sailen Esparru Arautegiko 3 artikuluaren zehaztapena.

1.– Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia sailak Psikologia Fakultatean dauka egoitza: Tolosa hiribidea, 70 – 20018 Donostia.

2. artikulua.– Batzordeak izendatzea jakintza arloka.

2022ko UPV/EHUko Sailen Esparru Arautegiko 12. artikuluarekin zehaztapena.

Jakintza-arlo bakoitzeko batzorde bat izendatuko da, batzorde horiek Saileko Kontseiluari arlo bakoitzari atxikitako irakasleen irakaskuntza-enkargua esleitzeko proposamena egin diezaioten. Batzorde horiek ez dute ebazteko eskumenik izango, eta arloko irakasle eta ikertzaile guztiek osatuko dituzte. Saileko Zuzendariak batzorde bakoitzeko koordinatzaile bana proposatuko du hura osatzen duten irakasle eta ikertzaileen artetik, eta Saileko Kontseiluak onartu beharko du.

3. artikulua.– Saileko Kontseiluaren osaera.

2022ko UPV/EHUko Sailen Esparru Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Saileko Kontseilua honako kide hauek osatuko dute: Zuzendaria, Idazkari Akademikoa, irakasle-ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez-iraunkor guztiak, sailari atxikitako gainerako irakasleikertzaileen hiru ordezkari, ikasleen bi ordezkari irakaskuntza-ziklo bakoitzeko (gradua, masterraeta doktoregoa), bi urteko agintaldia izango dutenak, eta, saileko idazkari administratiboa izango da Administrazio eta Zerbitzuen Pertsonaleko ordezkaria.

4. artikulua.– Batzorde Iraunkorraren osaera.

2022ko UPV/EHUko Sailen Esparru Arautegiko 13.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia sailak Batzorde Iraunkorra izango du kontseiluko kideez osatua, eta hauek izango dira kideak: Zuzendaria, batzordeko buru izango dena; Idazkari Akademikoa; irakasle-ikertzaile iraunkorren eta irakasle-ikertzaile doktore eziraunkorren sei ordezkari (jakintza arlo bakoitzetik hiru); sailari atxikitako gainerako irakasle-ikertzaileen ordezkari bat; ikasleen ordezkari bat; eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat. Irakasle-ikertzaileen kasuan ezinezkoa balitz bi jakintza arloen ordezkariak izendatzea, arlo bateko hutsuneak beste arlora gehituko lirateke.

5. artikulua.– Batzorde Iraunkorraren eginkizunak.

2022ko UPV/EHUko Sailen Esparru Arautegiko 14.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Batzorde Iraunkorrak eskuordetuta izango ditu Saileko Kontseiluaren eginkizun guztiak, honako hauek izan ezik:

a) Saileko Zuzendaria aukeratzea.

b) Sailaren barne arautegiaren proposamena eta haren aldaketak onartzea.

c) Urteko txosten ekonomikoa, saileko irakaskuntzaren eta ikerketaren memoria, eta eginkizunen plana onartzea.

d) Urteko irakaskuntza eskaintza programatu eta ebaluatzeko irizpideak onartzea.

e) Saileko irakasleei irakats betebeharrak eta haien balizko aldaketak esleitzea, UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak onartutako indarreko arautegiari jarraikiz.

f) Plaza berriak eskatzea eta saileko langileen lanpostuen zerrendan egin beharreko aldaketak proposatzea.

6. artikulua.– Kide anitzeko organoetako kideen eskubideak eta betebeharrak.

2022ko UPV/EHUko Sailen Esparru Arautegiko 19.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Kide anitzeko organoko kideek, euren eginkizunak aurrera eramateko beharrezkoak izan ditzaketen dokumentazioa eta informazioa eskatu eta eskuratzeko, mezu elektroniko bidez egingo diote eskaria Saileko Idazkaritzara, edo bulegoan bertan aurkeztuko dute. Eskarian adierazi beharko dute horretarako eskubidea dutela kide anitzeko organoko kideak direlako, eta gutxieneko justifikazio bat azaldu beharko dute dokumentazio hori beren eginkizunak bete ahal izateko behar dutela adieraziz. Eskatzaileak horretarako eskubidea daukala egiaztatzen denetik, gehienez ere hamabost eguneko epean Sailak haren esku jarriko du dokumentazioa Saileko Idazkaritzan.

7. artikulua.– Kide anitzeko organoa eratzea.

2022ko UPV/EHUko Sailen Esparru Arautegiko 20.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bien artean hamabost minutuko tartea egon beharko da. Organoko Buruak eta Idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, euren ordezkoek.

8. artikulua.– Bozketa.

2022ko UPV/EHUko Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluaren zehaztapena.

4.– Hauteskunde-prozesuetan izan ezik, kide anitzeko organoko beste kide batzuei botoa eskuordetzea onartzen da. Kide anitzeko organoko kide bakoitzak, gehienez ere, boto delegatu bat erabili ahal izango du. Botoa idatzi bidez eskuordetu beharko da, eta Saileko Idazkaritzara helarazi bilera hasi baino lehenago. Botoa eskuordetzeko idatzia bilerako aktari erantsiko zaio.

9. artikulua.– Erabakiak argitaratzea.

2022ko UPV/EHUko Sailen Esparru Arautegiko 24. artikuluaren zehaztapena.

2.– Hartutako erabakiak Saileko Idazkaritzako iragarki oholean jarriko dira, bai eta Sailaren ohol birtualean ere, halakorik egonez gero, gehienez ere hiru egun balioduneko epean, eta datuak babesteko legeria errespetaturik betiere.

Erabaki horiek gutxienez hilabetez egon beharko dira ikusgai, argitaratzen direnetik hasita. Posta elektronikoz ere bidaliko zaizkie saileko kide guztiei.

10. artikulua.– Ordezkari izateari uztea eta behin-behineko eta behin betiko ordezkapenak.

UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du lekua, aste bateko epean, organoko Idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.

11. artikulua.– Ordezkari izateari uztea eta behin-behineko eta behin betiko ordezkapenak.

UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

3.– Kide anitzeko organoko kide titularra ordezkatzeko, kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, arrazoi justifikatua dagoenean, kide anitzeko organoaren bilerarako deia egin ondoren, bileran parte ez hartzeko arrazoia egiaztatzen duen agiria helarazi beharko die Zuzendariari eta idazkariari, kide anitzeko organoaren bilera egin baino 48 ordu lehenago, gutxienez. Zuzendariak kide titularra ordezkatzea erabakitzen badu, hautagai zerrenda bereko lehenengo ordezkoak beteko du haren lekua.

12. artikulua.– Botoa aldez aurretik ematea.

UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluko hauteskundeetan onartuko da botoa aldez aurretik ematea, UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan jasotzen den bezala.


Azterketa dokumentala