Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2023ko uztailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3361

ERABAKIA, 2023ko ekainaren 5ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Arautegiaren aldaketa onartzeko dena.

2023ko urtarrilaren 26ko bileran, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Batzarrak ikastegiko arautegia aldatzea erabaki zuen (2016ko urtarrilaren 14ko EHAAn argitaratutakoa), Ikastegien Esparru Arautegi berrira egokitzeko (2022ko azaroaren 9an sartu zen indarrean). Unibertsitateko Estatutuetara egokitzeko moldatu zen esparru arautegia, kide anitzeko hainbat gobernu organori eta unibertsitateko taldeen ordezkaritzari dagokienez hainbat aldaketa eginda. 13. artikulua ere aldatu da, erabakiak argitaratzeari buruzkoa, esparru arautegira egokitzeko.

Ikastegiko Batzarrari dagokio ikastegiko arautegia egin eta Gobernu Kontseiluari proposatzea, horrek proposamena onar dezan eta, beraz, arautegia alda dadin.

Proposatutako aldaketak Lege Zerbitzuaren aldeko txostena du.

Gobernu Kontseiluari dagokio ikastegien arautegietan egindako aldaketei behin betiko onespena ematea.

Adierazitakoarengatik, idazkari nagusiak proposatuta, Gobernu Kontseiluak

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Aldatzea Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Arautegiko 4.3, 5.1, 8.1 eta 13. artikuluak. Idazkera hau izango dute:

4. artikulua.– Ikastegien Esparru Arautegiko 7. artikuluaren zehaztapena.

3.– Eibarko Ataleko Batzarreko kide izango dira: koordinatzailea (batzarburua izango da), ikastegiko idazkari akademikoa (ataleko kidea bada) edo atalean eginkizun horiek bere gain hartuta dituen zuzendariordea. Halaber, beste hamabost kide izango ditu, ataleko taldeek aukeratuak, modu honetara banatuta:

– Unibertsitatearekin lotura iraunkorra duten irakasle-ikertzaileak: zortzi kide.

– Lotura iraunkorra daukaten irakasle-ikertzaile ez doktoreak eta lotura iraunkorra ez daukaten irakasle-ikertzaile doktoreak: kide bat.

– Gainerako irakasle-ikertzaileak: kide bat.

– Ikasleak: hiru kide.

– Administrazio eta zerbitzuetako langileak: bi kide.

5. artikulua.– Ikastegien Esparru Arautegiko 9.2 artikuluaren zehaztapena.

1.– Ikastegiko Batzarrak 80 kide hautetsi izango ditu, era honetara banatuta:

– Unibertsitatearekin lotura iraunkorra duten irakasle-ikertzaileak: 47 kide.

– Lotura iraunkorra daukaten irakasle-ikertzaile ez doktoreak eta lotura iraunkorra ez daukaten irakasle-ikertzaile doktoreak: lau kide.

– Gainerako irakasle-ikertzaileak: kide bat.

– Ikasleak: hamasei kide.

– Administrazio eta zerbitzuetako langileak: hamabi kide.

8. artikulua.– Egoitzako Batzordea.

1.– Egoitzako Batzordeko kide izango dira ikastegiko zuzendaria (batzordeburua izango da), eta idazkari akademikoa (batzordeko idazkari lanak egingo ditu), betiere, egoitzako kideak badira. Bata edo bestea ez badira egokitzakoak, eginkizun horiek beteko dituzte egoitzako beste zuzendariorde batzuek. Horiez gain, batzordeak atalekoak ez diren beste 60 kide izango ditu, eskolako taldeek aukeratutakoak. Hauek dira talde bakoitzak batzordean izango duen kide kopurua:

– Unibertsitatearekin lotura iraunkorra duten irakasle-ikertzaileak: hogeita hamabost kide.

– Lotura iraunkorra daukaten irakasle-ikertzaile ez doktoreak eta lotura iraunkorra ez daukaten irakasle-ikertzaile doktoreak: hiru kide.

– Gainerako irakasle-ikertzaileak: kide bat.

– Ikasleen ordezkariak: hamabi kide.

– Administrazio eta zerbitzuetako langileak: bederatzi kide.

13. artikulua.– Ikastegien Esparru Arautegiko 23.2 artikuluaren zehaztapena.

Erabakiak Ikastegien Esparru Arautegian zehaztutakoari jarraikiz argitaratuko dira.

Bigarrena.– Agindua ematea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Hirugarrena.– Arautegia aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Leioa, 2023ko ekainaren 5a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala