Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2023ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3348

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 27koa, Gazteriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2023. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda ezagutzera ematen duena.

Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2023ko otsailaren 17ko Ebazpenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2023. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egiten die Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei. Ebazpen hori 2023ko otsailaren 28an eman zen argitara EHAAn.

Ebazpen horren 13. artikuluan xedaturikoa betetzeko, Gazteriako zuzendariak ebazpena eman du 2023ko martxoaren 24an. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2023. urteko ediziorako proiektuak onartu ditu.

Gazteriako zuzendariaren ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, aipatutako ebazpenaren 13. artikuluan xedaturikoari jarraituz, onartu diren proiektuen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, zabalkunde osoa izan dezan.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2023. ediziorako onartu diren proiektuen zerrenda (ikus eranskina), zabalkunde osoa izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 27a.

Gazteriako zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala