
130. zk., 2023ko uztailaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3309
EBAZPENA, 2023ko ekainaren 29koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, 2023ko ekainaren 28koa. Akordio hori lege honen arlokoa da: 7/2023 Legea, martxoaren 28koa, Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babestekoa (LPDBA).
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza-Batzordearen akordioa, Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteko martxoaren 28ko 7/2023 Legearen gainekoa (LPDBA). Ebazpen honen eranskinean jaso da Akordioa.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 29a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
ERANSKINA
AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, honako lege honen arlokoa: Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteko martxoaren 28ko 7/2023 Legea (LPDBA).
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak akordio hau egin du:
1.– Negoziazioak hastea Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteko martxoaren 28ko 7/2023 Legearen ondorengo artikuluen, tituluen eta xedapenaren inguruan sortu diren desadostasunak konpontzeko: 9.,10.,11.,18., 20., 22.1, 23.1.g), 23.1.l), 24.2.g), 27.i), 40., 53., 55. eta 61 artikuluak, Azken Xedapenetako Bosgarrena, IV. titulua (62. artikulutik 65.era) eta VI. titulua.
2.– Lantalde bat izendatzea, Aldebiko Lankidetza Batzordeari behar den konponbidea proposa diezaion.
3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Lurralde Politikako ministroa,
ISABEL RODRÍGUEZ GARCÍA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
RSS