Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2023ko uztailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3303

786/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 701/2023 Ebazpena, apirilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen den 345/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 701/2023 Ebazpena, Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko FEM kategorian, epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:

a) Errebokatzea María Reyes Vega Manrique andrearen izendapena laugarren epaimahaikide titular gisa.

b) Izendatzea Luis Estallo Laliena jauna laugarren epaimahaikide titular.

c) Errebokatzea Luis Estallo Laliena jaunaren izendapena laugarren epaimahaikide ordezko gisa.

d) Izendatzea María Pilar Vela Orus andrea laugarren epaimahaikide ordezko gisa.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala