Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2023ko uztailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3297

655/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 346/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Digestio Aparatuko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 346/2023 Ebazpena, Digestio Aparatuko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:

a) Errebokatzea Aitor Orive Calzada jaunaren izendapena hirugarren epaimahaikide titular gisa.

b) Izendatzea Nerea Muro Carral andrea hirugarren epaimahaikide titular.

c) Errebokatzea Nerea Muro Carral andrearen izendapena hirugarren epaimahaikide ordezko gisa.

d) Izendatzea María de los Ángeles Ogueta Fernández andrea hirugarren epaimahaikide ordezko.

e) Errebokatzea Manuel Álvarez Rubio jaunaren izendapena laugarren epaimahaikide ordezko gisa.

f) Izendatzea Juan Ignacio Arenas Ruiz de Tapiador jauna laugarren epaimahaikide ordezko.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala