Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2023ko uztailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3274

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena; honen bidez, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoen bigarren gehikuntza erabakitzen da, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan -NextGenerationEU- (Moves III programa), baita 2021eko uztailaren 5eko Ebazpenaren laugarren aldaketa egiten duena ere, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europar Batasunak finantzatutako –NextGenerationEU-, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Moves III programa).

AURREKARIAK

I.– 2021eko uztailaren 14an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (138. zk.), Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiaren 2021eko uztailaren 5eko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horren bidez, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartu, deitu eta argitaratu ziren, Europar Batasunak finantzatutako–NextGenerationEU-, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).

II.– Ondoren, abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikulua aplikatuz, aipatutako Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiaren 2021eko uztailaren 5eko Ebazpenean akatsak edo hutsegiteak ikusi ziren, eta, horren ondorioz, programa arautzen duten oinarriak zuzendu egin ziren, EEEko zuzendari nagusiaren honako ebazpen hauen bitartez: 2021eko irailaren 21ekoa, 2021eko abenduaren 13koa eta 2022ko ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 196., 258. eta 137. zenbakietan, 2021eko irailaren 30ekoa, 2021eko abenduaren 13koa eta 2022ko uztailaren 15ekoa, argitaratuak, hurrenez huren.

III.– Horrez gain, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko urriaren 5eko Ebazpenaren bidez (2022ko urriaren 11ko 195. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), erabaki zen baliabide ekonomikoak gehitzea, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programari begira, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa), Europar Batasunak finantzatua -NextGenerationEU-, 16.557.699,35 euroko zenbatekoarekin, behin 18.923.084,97 eurotik dagozkion zeharkako gastuak kenduta eta zuzeneko inbertsioak egiteko % 10eko erreserba eginda.

Zuzkiduraren lehen handitze horren ondoren, deialdiaren 3. oinarriak ezartzen du mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programarako zuzkidura ekonomikoa 32.936.273,98 eurokoa dela, Europar Batasunak finantzatua –NextGenerationEU- (MOVES III programa), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honela banakatuta:

a) 1. pizgarri-programa – Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea: 18.114.950,69 euro.

b) 2. pizgarri-programa – Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea: 14.821.323,29 euro.

IV.– 266/2021 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta horretarako eskaera egin ondoren, IDAEko lehendakariak 2023ko apirilaren 11n emandako ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari 12.107.537,98 euroko bigarren zenbateko gehigarria ematea erabaki zen. Horrek, guztira, 49.748.993,95 euroko aurrekontua sortu du, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programarako, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa), Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU -.

V.– Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO/BOE) argitaratu berri da maiatzaren 29ko 406/2023 Errege Dekretua (2023ko maiatzaren 31ko 129. zenbakian), apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretua aldatzen duena, autonomia erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei zuzeneko laguntzak ematea onartzen duena, mugikortasun elektrikoarekin loturiko pizgarri-programak (MOVES III) gauzatzeko, Europar Batasunak finantzatua -NextGenerationEU-, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan; abenduaren 21eko 1124/2021 Errege Dekretua, autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei, zuzeneko laguntzak ematea onartzen duena zenbait sektore ekonomikotan energia berriztagarrien instalazio termikoak jartzeko pizgarrien programak aurrera eramateko, Europar Batasunak finantzatua -NextGenerationEU-, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan; eta apirilaren 12ko 263/2019 Errege Dekretua, Industria-sektoreko enpresa handietan eta ETEetan energia-efizientziarako jarduerak laguntzeko programa arautzen duenak ekarri ditu lau aldaketa guztira, apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretuari dagokionez, zeinaren bidez onartzen baita autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei zuzeneko dirulaguntzak ematea mugikortasun elektrikoarekin lotutako pizgarri-programak gauzatzeko, Europar Batasunak finantzatua -NextGenerationEU-, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).

Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiaren 2021eko uztailaren 5eko Ebazpenak, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituenak, Europar Batasunak finantzatua -NextGenerationEU-, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa), uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 138. zenbakian. Aipatutako apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorri behar denez gero, MOVES III programaren oinarriak aldatu behar dira berriro ere.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programara bideratutako baliabide ekonomikoak 8.840.147,08 eurotan gehitzea erabakitzea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan - Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU (MOVES III programa). Horrekin, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, NextGenerationEU, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren deialdia finantzatzeko guztizko baliabide ekonomikoak 41.776.421,06 eurokoak dira, honela banatuta:

a) 1. pizgarri-programa – Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea: 22.522.261,11 euro.

b) 2. pizgarri-programa – Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea: 19.254.159,95 euro.

Bigarrena.– Laugarren aldiz aldatzea 2021eko uztailaren 5eko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartu, deitu eta argitaratu ziren, Europar Batasunak finantzatua -NextGenerationEU-, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa). Honela geratuko da:

1) Aipatutako laguntza-programa arautzen duten oinarrietako 2021/3990 (17/31) orrialdean, 1. pizgarri-programa: 1. eranskineko Ibilgailu elektriko «entxufagarrien» eta erregai-pila bidezkoen erosketa.– Jarduketa subentzionagarriek honako betekizun hauek bete behar dituzte:

honela dio:

«1.?Laguntzaren azken hartzailearen izenean Espainian lehen aldiz matrikulatutako ibilgailu berriak zuzenean erostea edo leasing finantzarioko finantzaketa-eragiketen edo "renting" bidezko errentamenduaren bidez eskuratzea (leasing operatiboa) jarduketa subentzionagarria izango da. "Renting" kasuetan, ibilgailua "renting" enpresaren izenean matrikulatuta egoteko aukera ere izango da.

Gainera, salerosketa-fakturaren data eta matrikulazio-data 2021eko apirilaren 9aren ondokoa izango da 2.1. oinarriko 1., 2., 3. eta 5. epigrafeetan definitutako azken hartzaileentzat, azken epigrafe horren kasuan baldin eta merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik deklaratu ez badute, baita administrazio autonomikoaren zuzeneko inbertsioetarako ere; eta jarduketa tipologia honi dagokion programaren deialdian eskaeraren erregistro-dataren ondokoak 2.1. oinarriko 4. epigrafean eta 5. epigrafean definitutako azken hartzaileentzat, baldin eta merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa deklaratu badute.

Ibilgailuaren prezioaren ordainketa, kontura edo beste edozein kontzepturen pean ordain litezkeen kopuruak barne, 2021eko apirilaren 9aren ondoko edo eskaeraren erregistro-dataren ondoko data batean egin beharko da, azken hartzaileei dagokienez aldez aurretik aipatutako bereizketaren arabera.

Subentzionagarria izango da, halaber, M1, N1, L3e, L4e eta L5e kategorietakoak izaki, bederatzi hilabeterainoko antzinatasuna duten ibilgailu elektrikoen eta erregai-pila bidezkoen erosketa (demostrazio-ibilgailuak), lehen matrikulaziotik salerosketa-fakturaren dataraino edo eskaeraren erregistro-dataraino zenbatuta, haren titularra, laguntzaren azken hartzaileari ibilgailua saldu dion talde fabrikatzaile/inportatzailearen saltoki edo kontzesionario bat izango delarik. Kasu horretan, beharrezkoa izango da kontzesionarioak edo saltokiak ibilgailua fabrikatzaileari edo inportatzaileari ibilgailu berri gisa erosi izana. Titulartasun beraren gehieneko bat ezarri da deialdi osorako: hogeita hamar demostrazio-ibilgailu, aldez aurretik emandako definizioaren arabera.

M2 edo M3 kategoriako autokar edo autobusen eta N2 eta N3 kamioi edo furgoien erosketak ez dira inoiz jarduketa subentzionagarriak izango programa edo jarduketa tipologia honetan.

baina honela behar du:

«1.– Dirulaguntza jaso dezakeen jarduera izango da leasing finantzarioaren bidez edo "renting" bidez (leasing operatiboa ere esaten zaio) ibilgailu berriak zuzenean edo finantzaketa-eragiketen bidez eskuratzea, Espainian laguntzaren azken hartzailearen izenean lehenengo aldiz matrikulatuta badaude,"renting" kasuetan izan ezik, horietan "renting" enpresaren izenean matrikulatuta egon baitaiteke.

Gainera, salerosketa-fakturaren data eta matrikulazio-data 2021eko apirilaren 9aren ondokoa izango da 2.1. oinarriko 1., 2., 3. eta 5. epigrafeetan definitutako azken hartzaileentzat, azken epigrafe horren kasuan baldin eta merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik deklaratu ez badute, baita administrazio autonomikoaren zuzeneko inbertsioetarako ere; eta jarduketa tipologia honi dagokion programaren deialdian eskaeraren erregistro-dataren ondokoak 2.1. oinarriko 4. epigrafean eta 5. epigrafean definitutako azken hartzaileentzat, baldin eta merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa deklaratu badute.

Ibilgailuaren prezioaren ordainketa, kontura edo beste edozein kontzepturen pean ordain litezkeen kopuruak barne, 2021eko apirilaren 9aren ondoko edo eskaeraren erregistro-dataren ondoko data batean egin beharko da, azken hartzaileei dagokienez aldez aurretik aipatutako bereizketaren arabera.

Subentzionagarria izango da, halaber, M1, N1, L3e, L4e eta L5e kategorietakoak izaki, hamabi hilabeterainoko antzinatasuna duten ibilgailu elektrikoen eta erregai-pila bidezkoen erosketa (demostrazio-ibilgailuak), lehen matrikulaziotik salerosketa-fakturaren dataraino edo eskaeraren erregistro-dataraino zenbatuta, haren titularra, laguntzaren azken hartzaileari ibilgailua saldu dion talde fabrikatzaile/inportatzailearen saltoki edo kontzesionario bat izango delarik. Kasu horretan, beharrezkoa izango da kontzesionarioak edo saltokiak ibilgailua fabrikatzaileari edo inportatzaileari ibilgailu berri gisa erosi izana. Titulartasun beraren gehieneko bat ezarri da deialdi osorako: laurogeita hamar demostrazio-ibilgailu, aldez aurretik emandako definizioaren arabera.

Bestalde, subentzionagarriak izango dira M1, N1, L3e, L4e eta L5e kategorietako ibilgailu elektrikoak eta erregai-pilakoak, hamabi hilabete arteko antzinatasuna dutenak (ibilgailu erdiberriak), lehenengo matrikulaziotik hurrengo datetara, salerosketa-fakturaren datara edo eskaeraren erregistro-datara arte, eta horien lehen titulartasuna fabrikatzailearena berarena izan beharko du (CNAE 291 taldea) edo renting edo renting a car enpresa batena (CNAE 771 taldea). Kasu horretan, ibilgailua lehen aipatutako titularrek fabrikatzaileari edo inportatzaileari ibilgailu berri gisa erosi beharko diote. Deialdi bakoitzean, titulartasun bereko berrehun eta berrogeita hamar ibilgailu erdiberri ezartzen dira gehienez, aurreko definizioaren arabera.

M2 edo M3 kategoriako autokar edo autobusen eta N2 eta N3 kamioi edo furgoien erosketak ez dira inoiz jarduketa subentzionagarriak izango programa edo jarduketa tipologia honetan.

2) Aipatutako laguntza-programa arautzen duten oinarrietako 2021/3990 (28/31) orrialdean, 1. epigrafean, 1. pizgarri-programa: 3. eranskineko ibilgailu elektrikoak erostea – Laguntzen zenbatekoa:

honela dio:

«2.1 Oinarriko 2. epigrafean definitutako hartzaileentzako laguntza-muga azken hartzaile eta deialdiko ibilgailu bat izango da.»

baina honela behar du:

«[...] 2.1 oinarriko 2. epigrafean definitutako azken hartzaileentzako laguntza-mugak azken hartzaile eta deialdi bakoitzeko ibilgailu batenak izango dira. 2.1 oinarriko 3. eta 5. epigrafeetan definitutako azken hartzaileentzako eta administrazio autonomikoen zuzeneko inbertsioetarako laguntza-mugak berrehun eta berrogeita hamar ibilgailurenak izango dira azken hartzaile eta urte bakoitzeko.»

3) Aipatutako laguntza-programa arautzen duten oinarrietako 2021/3990 (29/31) orrialdean, 2. epigrafean, 1. pizgarri-programa: 3. eranskineko ibilgailu elektrikoak erostea – Laguntzen zenbatekoa:

honela dio:

«Laguntza-muga berrogeita hamar ibilgailu izango da azken hartzaileko eta urteko, eskaeraren aurkezpen-data hartuta muga hori kalkulatzeko erreferentzia gisa.»

baina honela behar du:

«Laguntza-muga berrehun eta berrogeita hamar ibilgailukoa izango da azken hartzaile eta urte bakoitzeko. Muga hori kalkulatzeko, eskaera aurkezteko data hartuko da erreferentziatzat.»

4) Laguntza-programa hori arautzen duten oinarrietako 2021/3990 (20/31) orrialdean, 1. eranskineko «2. Pizgarri-programa: ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea» ataleko 1. epigrafeko hirugarren paragrafoan – Dirulaguntza jaso dezaketen jardueren baldintzak:

honela dio:

«Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura, sarbide publikokoa zein erabilera pribatukoa izan daiteke.»

«Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura, sarbide publikokoa zein erabilera pribatukoa izan daiteke.»

baina honela behar du:

«Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura sarbide publikokoa zein erabilera pribatukoa izan daiteke (3. eta 4. moduak).»

5) Laguntza-programa hori arautzen duten oinarrietako 2021/3990 (22/31) orrialdean, 2. eranskineko («Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa») «Dokumentazioa» atalaren amaieran, beste dokumentu hau aurkeztu beharko da:

«Ibilgailu erdiberrien jarduketetarako, 1. Pizgarri-programako agiri ofiziala; bertan, CNAE kode eguneratua jasoko da, dirulaguntzaren xede den ibilgailuaren titulartasuna eskualdatzen duen fabrikatzailearen edo renting enpresaren zein renting a car enpresarena jarduera ekonomikoari dagokiona, hala nola onuradunaren identifikazio fiskaleko txartela, zentsu-aitorpena, jarduera ekonomikoen gaineko zerga, eraketa-eskritura...»

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Laugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Bosgarrena.– Ebatzi gabe dauden laguntza-eskaerak eskaera aurkezten den unean indarrean zeuden programaren oinarri arautzaileen arabera ebatziko dira.

Seigarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bilbao, 2023ko ekainaren 23a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IŃIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala