
129. zk., 2023ko uztailaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3272
102/2023 DEKRETUA, uztailaren 4koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordea kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko uztailaren 4an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jone Berriozabal Boveda andrea Erakunde Harremanetarako sailburuordearen kargutik kentzea, Euskal Sektore Publikoan beste kargu bat beteko baitu, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2023ko uztailaren 3tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko uztailaren 4an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
RSS