
129. zk., 2023ko uztailaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
3271
101/2023 DEKRETUA, uztailaren 4koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria izendatzeko dena.
Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko uztailaren 4ko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Unai Aberasturi Gorriño jauna Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2023ko uztailaren 8an izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko uztailaren 4an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
RSS