Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2023ko uztailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3266

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, hasteko erabakiaren jakinarazpenari buruzkoa.

Iragarki hau Oka eta Otsandegi ibaietan baldintzak ez betetzeagatik eta Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea hausteagatik izapidetutako espediente bati buruzkoa da. Espediente haren arabera, emari ekologikoak atxikitzeko baldintzak ez ziren bete Oka (Gorozika) eta Otsandegi (Muxika) ibaietan; Bizkaian daude biak ere.

Ahaleginak egin dira erabakia zuzenean jakinarazteko, baina ezin izan da jakinarazi. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Jakinarazten zaio hamabost (15) eguneko epea izango duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, nahi dituen alegazio, dokumentu eta informazio guztiak aurkezteko, eta, hala badagokio, froga proposatzeko (frogarako, zehaztu egin beharko du zer baliabide erabiliko dituen).

Halaber, ohartarazten zaio ezen, prozedura hasteko edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez badu adierazitako epean, prozedura hasteko erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango dela, adierazitako 39/2015 Legearen 64. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Azkenik, adierazten zaio argitaratzen den egintzaren testu osoa eta espediente osoa interesdunaren eskura daudela Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Boulevard eraikina. Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua, 01013 Vitoria-Gasteiz), aztertu eta ezagut ditzan.

Hau guztia argitara ematen da interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta harentzako jakinarazpenaren balioa du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 23a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala