Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2023ko uztailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3262

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 26koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baita familia bakarreko etxebizitzako isurketei buruzko erantzukizunpeko adierazpen eredua.

Urtarrilaren 24ko 35/2023 Errege Dekretuaren bidez, onartu zen berrikustea, besteak beste, Kantauri ekialdeko eta Kantauri mendebaldeko demarkazio hidrografikoen Espainiako zatiko plan hidrografikoak.

Otsailaren 2ko 125/2007 Errege Dekretuko 3. Artikuluak definitzen zein den Kantauri ekialdeko demarkazio hidrografikoen Espainiako zatiko eremu geografikoa. Haren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko arro hidrografikoak ere sartzen dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eskumena dira.

Kantauri ekialdeko demarkazio hidrografikoaren Espainiako zatiko plan hidrografikoaren 51.1 artikuluak eta Kantauri mendebaldekoaren 23.1 artikuluak ezartzen dute ezen, familia bakarreko etxebizitzetan sortzen diren etxeko uretarako, ez dela beharko isurtzeko baimenik, baldin eta ez badago estolda-sare publikorik eta etxeko ur horiek etxeko lur-zatiaren zoruan iragazten badira dekantazio-digestio prozesu baten ostean eta hirugarrenei eragin gabe, eta etxebizitzako titularrak horren berri eman beharko diola Administrazio Hidraulikoari, dagokion erantzukizunpeko adierazpenaren bidez.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.5 artikuluarekin bat etorriz, «Administrazio publikoek argitaraturik eta eguneraturik izango dituzte, etengabe, erantzukizunpeko adierazpenaren eta komunikazioaren ereduak, interesdunek erraz eskuratzeko moduan.»

Hori betetzeko, ebazpen honen xedea da familia bakarreko etxebizitzako isurketei buruzko erantzukizunpeko adierazpen eredua onartzea eta argitara ematea, Uraren Euskal Agentziaren eremuan.

Horrenbestez, bat etorriz Uraren Euskal Agentziako Estatutuen 7.2 artikuluak esleitzen dizkidan funtzioekin, zeinak martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren bidez onartu baitziren, eta aplikagarri den eta aipatu den gainerako legeriarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea familia bakarreko etxebizitzako ikusketei buruzko erantzukizunpeko adierazpen eredua, ondoren azaltzen dena ebazpen honen eranskin modura.

Familia bakarreko etxebizitzako isurketei buruzko erantzukizunpeko adierazpena (1.1 eranskina).

Bigarrena.– Xedatzea agindu hau argitara eman dadila Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hirugarrena.– Agintzea ebazpen hau sartu dadila Agentziako egoitza elektronikoan eta web-orrian.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honen kontra, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, berau EHAAn argitaratu, eta biharamunetik kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 26a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala