
128. zk., 2023ko uztailaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 3 orri.)
- EPUB (225 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3261
AGINDUA, 2023ko ekainaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Claret Askartza» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Aztertu da Leioako (Bizkaia) «Claret Askartza» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuko legezko ordezkariak hasiarazi duen espedientea, baimena eskatzeko Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat gehitzeko Bigarren Hezkuntzan.
Espedientea izapidetzeko, kontuan izan da zer dioen ezarritako prozedurak; espedienteari, berriz, erantsi egin zaizkio indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena eman dute.
Ikusirik 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, honako hauek aldatzen dituena: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzakoa; 243/2022 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Batxilergoko gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuei unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari Bigarren Hezkuntzan, Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat gehitzeko 2023-2024 ikasturtetik aurrera:
Kode-zenbakiak: 014766 eta 48005731.
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP)
Izen espezifikoa: «Claret Askartza».
Titularra: «Misioneros Claretianos Hijos del Corazón de María».
Helbidea: Sarriena auzoa, 173.
Udalerria: Leioa.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena: Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 7 unitate.
• Bi unitate 1-2 urte bitarteko ikasleentzat; 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
• Bost unitate 2-3 urte bitarteko ikasleentzat; 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 18 unitate, 450 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 36 unitate, 900 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 26 unitate, 780 ikaspostu.
– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia», «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Arte» modalitateak: 12 unitate, 420 ikaspostuko edukierakoa.
– Hezkuntza Berezia:
• Lau gela ireki.
• Bi gela egonkor.
Bigarrena.– Ikastetxea behartuta dago indarrean dagoen araudia betetzera, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
Hirugarrena.– Ikastetxeak bete egin beharko du martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi dirulaguntzarik lortuko denik hezkuntza-itunen araubidearen bitartez.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 26a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS