Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2023ko uztailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3258

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko ekainaren 20koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez 2023. urterako laguntzen deialdia egiten baita Emakume Nekazarien Estatutuaren esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko («ENE laguntzak»).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena 2023ko ekainaren 20ko Aginduan, zeinaren bidez 2023. urterako laguntzen deialdia egiten baita Emakume Nekazarien Estatutuaren esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko. («ENE laguntzak»). (2023ko ekainaren 28ko EHAA, 122. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/3091 (14/6) orrialdean, hau dio:

«7. oinarria.– Gauzatzeko epeak.

Jarduketak egiteko epea 2022ko abenduaren 31n amaituko da, eta 2022ko ekitaldiaren edozein unetan hasi ahalko da.»

Baina hau esan behar du:

«7. oinarria.– Gauzatzeko epeak.

Jarduketak egiteko epea 2023ko abenduaren 31n amaituko da, eta 2023ko ekitaldiaren edozein unetan hasi ahalko da.»


Azterketa dokumentala