
128. zk., 2023ko uztailaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3256
69/2023 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita «Gaitu.eus» marka onartzeko erabakia.
Gobernu Kontseiluak, 2023ko ekainaren 20an egindako bilkuran, «Gaitu.eus» marka onartzeko erabakia hartu du, eta behar bezalako publizitatea emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Gaitu.eus» marka onartzen duen erabakiaren testua. Erabaki horren eranskina da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 27a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN EKAINAREN 27KO 69/2023 EBAZPENARENA
«GAITU.EUS» MARKA ONARTZEKO ERABAKIA
Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzak eta haren administrazio-unitateek, zein diren ezagutarazteko, erakunde-nortasunaren eskuliburuan bildutako elementuak, eta ez besterik, erabiliko dituzte jendaurreko komunikazio-agerraldi guztietan. Horrez gain, ezartzen du bestelako nortasun-ikur bereziak ere erabili ahal izango direla jendaurreko zenbait zerbitzu edo jardueratan. Horretarako, ezinbestekoa izango da Gobernu Kontseiluaren erabakia, betiere Lehendakaritzaren idazkariak, aurretiaz, aldeko txostena emanda. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Gaitu.eus egitasmoaren nortasun eskuliburuan jasotzen den marka onartzeko eskabidea aurkeztu zuen Lehendakaritzan, eta Lehendakaritzako idazkariak horren aldeko txostena egin zuen.
Espedientean jasota dagoen txostena ikusita, eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamena onartu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako erabakia hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Gaitu.eus marka onartzea, nortasun eskuliburuan jasotzen den bezala.
Bigarrena.– Gaitu.eus marka erabiltzeko moduak aipatutako nortasun eskuliburuan jasota daude.
Hirugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrekiko Harremanetarako Zuzendaritzak emango du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua.
RSS