Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2023ko uztailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
3249

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 29koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, Eider Mendoza Larrañaga andrea Gipuzkoako diputatu nagusi izendatzeko egintza argitaratu dadila xedatzen duena.

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko Foru Arauaren (6/2005 Foru Araua, uztailaren 12koa) 21. artikuluak xedatutakoari jarraikiz:

Ebazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaur egindako Osoko Bilkuran Eider Mendoza Larrañaga andrea Gipuzkoako diputatu nagusi izendatu dutela, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko Foru Arauaren 20. artikuluan eta Gipuzkoako Batzar Nagusien Araudiaren 163. artikuluan eta hurrengoetan agindutakoari jarraikiz.

Donostia, 2023ko ekainaren 29a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.


Azterketa dokumentala