Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2023ko uztailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
3248

EDIKTUA, PJU 868/2022 errekurtsoaren ondoriozkoa. Horren bidez zati batean baiesten da azaroaren 22ko 142/2022 Dekretuaren aurka jarritako errekurtsoa (142/2022 Dekretua, azaroaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia hautatu eta prestatzeko araudia onartzen duen Dekretua laugarren aldiz aldatzen duena).

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren zk.: 868/2022 Alderdi errekurtsogilea: ELA Sindikatua Errekurritutako egintza: 142/2022 Dekretua, azaroaren 22koa, Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza araudia onartzen duen Dekretua laugarrenez aldatzen duena.

Zehaztutako administrazioarekiko auzierrekurtsoan epaia eman da 2023-04-12an. Epai hori irmoa da, eta epaitzak hurrengoa dio, hitzez hitz:

ELA sindikatuak azaroaren 22ko 142/2022 Dekretuaren aurka (Euskal Herriko Poliziaren hautespen eta prestakuntza araudia onartzen duen Dekretua laugarrenez aldatzen duena) jarritako Oinarrizko Eskubideen babes prozesua zati batean onesten dugunez, honako hau adierazi behar dugu:

1.– Errekurritutako Dekretuaren 2. Xedapen Gehigarrian jasotzen den «etorkizuneko deialdian finkatuko den tasa ordaintzeari» buruzko aurreikuspena deuseza dela.

2.– Aurkatutako Dekretuan jasotako gainerako aurreikuspenak zuzenbidearekin bat datozela adieraztea.

3.– Kostuak berariaz ez ezartzea. Herritarrak jakinaren gainean egon daitezen ematen da ezagutzera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen –AAJLren– 107. artikulua).

Bilbao, 2023ko ekainaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala