Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2023ko uztailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3233

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 16koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko den Gurenet atarian 2023ko ekainaren 15eko Ebazpena, Ertzaintzako lanpostuak merezimendu lehiaketa orokorraren sistemen bidez betetzeko prozeduran emana (C250).

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz –ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onartu eta argitaratzen da–, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea 2023ko ekainaren 16an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko ekainaren 15eko Ebazpena, zeinaren bidez, 2023ko martxoaren 21eko Ebazpenaren 4. eranskina aldatzen baita. Azken ebazpen horren bidez onartu zen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak merezimendu lehiaketa orokorraren sistemen bidez betetzeko prozeduraren onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda (C250).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 16a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.


Azterketa dokumentala