Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2023ko uztailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

AIARA INFORMATICA Y COMUNICACIONES, S. COOP. LIKIDAZIOALDIAN
3224

IRAGARKIA, likidazioan dagoen «Aiara Informática y Comunicaciones, S. Coop.» sozietate kooperatiboa desegiteari eta aldi berean likidatzeari buruzkoa.

Indarreko araudian ezarritako ondorioetarako, aditzera ematen da 2023ko ekainaren 20an egin zen batzar orokor berezian bazkide guztiek aho batez erabaki zutela «Aiara Informática y Comunicaciones, S. Coop.» sozietate kooperatiboa aldi berean desegitea eta likidatzea; halaber, kooperatibako bazkide guztien aldeko botoarekin onartu ziren sozietate kooperatiboaren ondare-egoeraren azken balantzea, egun berean itxitakoa, eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, likidatzaile bakarrak aurkeztua.

Sozietate kooperatiboaren desegiteari eta likidazioari buruzko dokumentazioa sozietatearen egoitzan gordeta dago, interesdunen eskura.

Laudio, 2023ko ekainaren 21a.

Likidatzaile bakarra,

IÑIGO PINEDO VADILLO.


Azterketa dokumentala