
126. zk., 2023ko uztailaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3217
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 71/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
71/2023 prozedura laburtua. Prozedura horretan, K56J1 zenbaki profesionala duen ertzainak errekurtsoa jarri zuen Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, merezimenduen baremo komun eta bateratua onartu zen, merezimendu-lehiaketa bidez honako kategoria hauetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko: oinarrizko eskalako agente eta lehen mailako agenteen kategorietan, ikuskapen-eskalako ofizialorde eta ofizialen kategorietan eta Ertzaintzaren eskala betearazleko komisariorde kategorian.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 13a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.
RSS