Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2023ko uztailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3215

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2023ko apirilaren 26koa, HABEko zuzendariarena, 2022-2023 ikasturtean euskara ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Horrelako hutsak ikusi dira HABEko zuzendariaren 2023ko apirilaren 26ko Ebazpenean. Ebazpena 2023ko maiatzaren 4an argitaratu zen, 83. zenbakian. Jarraian huts horiek zuzentzen dira:

– 2023/2077 (14/5) orrialdean, 4. oinarriaren («Eskariak aurkezteko txandak, eskari-epeak eta ebaluazio garaiak») 3. paragrafoan, honako hau ezabatu behar da:

«Ikasle berberak maila berberagatik, eskari bat baino gehiago eginez gero, aztertu egingo dira eskariak, osagarriak diren ikusteko. Kontrajarriak diren datuak edukiz gero, denboran azkena izan den eskaera hartuko da aintzat.»

– 2023/2077 (14/12) orrialdean, erantzukizunpeko adierazpenetan, Bateragarritasun-adierazpenak atalean, «Administrazio publiko edo erakunde pribatu honek honako dirulaguntza hau eman egin dit ondorengo urtean eta kopuruan:» esaldiaren ondoren, honako hau gehitu behar da:

«* HABEk emandako dirulaguntzak ez dira adierazi behar; HABEk ofizioz hartuko ditu kontuan.»


Azterketa dokumentala