
126. zk., 2023ko uztailaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 4 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3213
AGINDUA, 2023ko ekainaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen Peñascal Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
Peñascal ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako oinarri-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek haren gaineko txostena egin dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duena; uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua (uztailaren 30eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua (martxoaren 5eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako irakaskuntzetako Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifikoak arautzen dituena, oinarrizko hamalau lanbide-titulu onartzen dituena, haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademikoak eta profesionalak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatzen duena; urtarrilaren 22ko 11/2019 Dekretua (otsailaren 14 ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan emango diren Oinarrizko Lanbide Heziketako zazpi tituluri dagozkien curriculumak ezartzen dituena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Hemen deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2023-2024ko ikasturterako:
Kode zenbakia: 48015839 eta 015069.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: Peñascal.
Titularra: Peñascal, Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Belategi plaza, 1; Bilbo-Galdakao errepidea, 10; eta Lezamako Trenbide Zaharra, 75.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– «Tapizatze-lanak eta gortinagintza» oinarri-mailako heziketa-ziklo bat emateko.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
• Lanbide-arloa: Merkataritza eta Marketina.
○ Merkataritza-zerbitzuak, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Merkataritza-jarduerak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila.
○ Eraikinak eraberritzea eta mantentzea, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
○ Elektrizitatea eta elektronika, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
○ Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.
○ Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.
○ Okintzako eta pastelgintzako jarduerak, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Sukaldaritza eta jatetxe-arloa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
○ Sukaldaritza eta gastronomia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Jatetxe-arloko zerbitzuak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Sukalde-zuzendaritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Elikagaien industriak.
○ Elikagaien industriak, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Elikagaiak elaboratzea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Okintza, gozogintza eta konfiteria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.
○ Etxebizitzen mantentze-lanak, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.
○ Hozteko eta girotzeko instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Beroa sortzeko instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa.
○ Arotzeria eta altzarigintza, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Arotzeria eta altzarigintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Instalazioa eta altzari-hornikuntza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Diseinua eta altzari-hornikuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.
○ Ehunezko eta larruzko artikuluen konponketa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Tapizatze-lanak eta gortinagintza, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Jantzigintza eta moda, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak emateko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrak erantzun beharko du baldintza horiek betetzen ez badira.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala; ikastetxeak irekitzea eta ixtea, eta ikastetxe horien baimenak aldatzea.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioa.
Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetako baimena emateak ez dakar inola ere hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro baino lehen.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS