
126. zk., 2023ko uztailaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (149 KB - 5 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3212
68/2023 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Oarsoaldea S.A.rekin (Oarsoaldea, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalen Garapenerako Agentzia) sinatutako lankidetza-hitzarmenaren aldaketa aintzat hartzekoa, «OA3 laneratzeko erakargune» proiektu eragilea egiteko, «Berpiztu» Programaren barruan, premian diren eskualdeei edo lehentasunezko jarduketa-eremuei bultzada berria ematekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu egin du aipatutako hitzarmena, eta, publikotasun egokia emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Oarsoaldea S.A.rekin (Oarsoaldea, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalen Garapenerako Agentzia) sinatutako lankidetza-hitzarmenaren testuaren aldaketa aintzat hartzekoa, «OA3 laneratzeko erakargune» proiektu eragilea egiteko, «Berpiztu» Programaren barruan, premian diren eskualdeei edo lehentasunezko jarduketa-eremuei bultzada berria ematekoa. Hitzarmen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 27a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN EKAINAREN 27KO 68/2023 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMEN HONEN ALDAKETA: LANKIDETZA-HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK (LAN ETA ENPLEGU SAILAREN ETA LANBIDE - EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAREN BITARTEZ) ETA OARSOALDEA, S.A.K (OARSOALDEA ESKUALDEKO UDALEN GARAPEN AGENTZIA: ERRENTERIA, LEZO, OIARTZUN ETA PASAIA) SINATUTAKOA, XEDETZAT DUENA «OA3 LANERATZEKO ERAKARGUNE» PROIEKTU ERAGILEA EGITEA, «BERPIZTU» PROGRAMAREN BARRUAN, ESKUALDE BEHARTSUENAK EDO LEHENTASUNEZKO JARDUERA-EREMUAK BERRABIARAZTEKO
Vitoria-Gasteizen 2023ko ekainaren 16a.
BILDU DIRA:
Alde batetik,
Idoia Mendia Cueva andrea, Bigarren lehendakariordea eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enpleguko sailburua, Lehendakariaren irailaren 7ko 21/2020 Dekretuaren bidez izendatua, Jaurlaritzari buruzko 7/1981 Legearen 26.7 artikuluan eta Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 3.1 artikuluan esleitutako eskumenei jarraiki. Era berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lehendakari eta legezko ordezkari gisa, haren izenean eta hura ordezkatuz, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 5. artikuluaren arabera.
Bestetik,
Loreto Osa Ocon andrea, presidente gisa (NAN: 44126008 W), Oarsoaldea, S.A. entitatearen izenean eta ordezkaritzan (IFK: A-20458329), Administrazio Kontseiluak 2022ko urriaren 14an egindako izendapenaren arabera.
Bi aldeek, dagokien ordezkaritza baliatuz, obligazioak hartzeko eta hitzarmenak egiteko ahalmena aitortzen diote elkarri, eta hauxe
ADIERAZTEN DUTE:
1.– 2021eko irailaren 16an, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Lan eta Enplegu Sailaren eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez) eta Oarsoaldea S.A.k (Oarsoaldea eskualdeko Udalen Garapen Agentzia: Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia), «OA3 laneratzeko erakargune» proiektu eragilea egiteko, «Berpiztu» programaren barruan, eskualde behartsuenak edo lehentasunezko jarduera-eremuak berriz abiarazteko.
2.– Hitzarmenak 6.000.000 euroko dirulaguntza aurreikusten du Oarsoaldea Eskualdeko Udalen Garapen Agentziarentzat, 4 jarduera-ildo hauek gauzatzeko:
– 1. jarduera-ildoa: Badia Berri laneratzeko enpresa. Esleituriko aurrekontua: 1.000.000 euro.
– 2. jarduera-ildoa: Gizarteratzeko eta laneratzeko berrikuntza- eta esperimentazio-espazioa. Esleituriko aurrekontua: 1.000.000 euro.
– 3. jarduera-ildoa: Berpiztu Enplegu Plan Integrala. Esleituriko aurrekontua: 3.000.000 euro.
– 4. jarduera-ildoa: Eskualdeko Inklusio Sarea. Esleituriko aurrekontua: 1.000.000 euro.
Aurrekontuko partida horiek 2023ko urtarrilaren 19an aldatu ziren, Oarsoaldeak eskatuta eta justifikazioaren arabera, proposamen honen eranskin gisa erantsitako memorian jasotzen den bezala. Aldaketa horren helburua izan zen gauzatu gabeko zenbatekoak, gainerako jarduera-ildoak gauzatzeko aukerarik gabe, gainerako jarduera-ildoetatik «Gizarteratzeko eta laneratzeko berrikuntza- eta esperimentazio-espazioa» 2. ildora transferitzea. Partiden arteko funtsen transferentziarako aurkeztutako arrazoiak proiektu hau gauzatzean kostuak handitzeko aurreikuspenari aurre egiteko beharrean oinarritzen dira.
Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzak, Berpiztu Programa kudeatzeaz eta garatzeaz arduratzen den zuzendaritzari eta Ekonomia eta Ogasun Saileko Aurrekontu Zuzendaritzari egindako kontsultetan oinarrituta (aldeko balorazioa), eta Lan eta Enplegu Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren aholkularitza juridikoari kontsulta egin ondoren (aldeko balorazioa), dirulaguntza arautzen duen hitzarmenean jasotako eragiketa-mota horiek egiteko aukera aplikatuz, hitzarmen horren 1., 3. eta 4. ildoetatik 2. ildora honako zenbateko hauek transferitzea onartu du:
– 1. jarduera-ildoa: Badia Berri laneratzeko enpresa – 200.000 euro.
– 3. jarduera-ildoa: Berpiztu Enplegu Plan Integrala – 90.069,85 euro.
– 4. jarduera-ildoa: Eskualdeko Inklusio Sarea – 306.875,05 euro.
3.– Hitzarmenaren hamaikagarren klausulak ezartzen du hitzarmena sinatzen den egunetik 2023ko ekainaren 30era arte egongo dela indarrean, eta hitzarmenaren edozein aldaketa alderdi sinatzaileek adostu behar dutela.
4.– Dirulaguntzaren ordainketari buruzko 9.6 klausulak adierazten duenez, proiektua 2023ko ekainaren 30ean amaitu ondoren, 450.000,00 euroko azken ordainketa 2023ko irailaren 30etik aurrera egingo da. Horretarako, Oarsoaldeak azken txosten globala aurkeztu beharko du. Ordainketa hori egiteko, egindako ekintzen justifikazio-memoria osoa aurkeztu eta onartu beharko da, bai eta gauzatutako gastu osoaren justifikazio ekonomikoa ere, lankidetza-hitzarmen honen zortzigarren klausulan adierazten den bosgarren eta azken kanpoko auditoretza-txostenaren bidez. Txosten horrek egiaztatu beharko du jarduera-ildo guztietan egindako ekintzen eta gastuen justifikazio teknikoa. Aurrekontuan jasotako 6.000.000,00 euroak gastatzen direnean ordainduko da.
5.– Dirulaguntzaren erakunde onuradunak, Oarsoaldea Eskualdeko Udalen Garapen Agentziak, 2023ko martxoaren 31ko erregistro-datarekin Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzari zuzendutako idazki batean, zailtasunak azaldu ditu 2. jarduera-ildoa (Gizarteratzeko eta laneratzeko berrikuntza- eta esperimentazio-gunea) gauzatzeko orduan, kokalekuaren hautaketa atzeratu delako, eraikina erosteko lizitazio-prozeduraren izapidetzea atzeratu egin delako eta, ondorioz, eraberritzea ere bai.
Horregatik, Oarsoaldea S.Ak hitzarmena aldatzeko eskatu du, 2. jarduera-ildoa amaitzeko epeak sei hilabetez luzatzeko (2023ko abenduaren 31ra arte), 2. azpiproiektua hitzarmenaren memoria teknikoan eta ekonomikoan jasotako baldintzetan gauzatzeko.
6.– Eskaerak honela eragingo lioke hitzarmenari:
– Ez luke aldaketarik eragingo 1., 3. eta 4. ildoak betetzeari dagokionez; izan ere, 2023ko ekainaren 30ean beteko dira. Eta jardueren eta gastuaren gauzatzearen memoria aurkeztu beharko da irailaren 30a baino lehen, ildo hauek bete direla justifikatuz.
– Azken ordainketa, 450.000,00 eurokoa, 2023ko irailaren 30etik aurrerakoa, 2024ko urtarrilaren 15etik aurrera egingo da, 2. jarduera-ildoa 2023ko abenduaren 31n amaitu ondoren. Horretarako, Oarsoaldeak ildo horren azken txostena aurkeztu beharko du. Ordainketa egiteko, egindako ekintzen justifikazio-memoria osoa aurkeztu eta onartu beharko da, bai eta gauzatutako gastu osoaren justifikazio ekonomikoa ere. Gastu hori 2023ko abenduaren 31n fakturatutako eta 2024ko urtarrilaren 15a baino lehen ordaindutako gastua izango da. Inola ere ez dira gastuen egiaztagiri gisa onartuko konprometitutako gastuen agiriak, baldin eta gastu hori egiaztatzen duen faktura edo legezko agiri baten bidez modu frogagarrian gauzatu ez badira. Justifikazio hori lankidetza-hitzarmenaren zortzigarren klausulan adierazten den kanpo-auditoretzako azken txostenaren bidez egingo da. Txosten horrek egiaztatu beharko du jarduera-ildo guztietan egindako ekintzen eta gastuen justifikazio ekonomikoa eta teknikoa. Nolanahi ere, Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzak hornitzaileen benetako gastuaren edo baliabide propioen egiaztagiri guztiak aurkezteko eskatu ahal izango du, auditoretza-txostenaren edukietan oinarrituta. Aurrekontuan jasotako 6.000.000,00 euro horiek guztiak gastatu direnean edo, hala badagokio, proiektuaren jarraipen-batzordeak azken likidazioa onartzen duenean ordainduko da.
Azaldutakoaren arabera, aldeek, egintza honetarako legezko gaitasun nahikoa aitortuta, eta dagokien ordezkaritza baliatuz, administrazio-izaerako hitzarmenaren aldaketa hau sinatzen dute, honako klausula hauekin:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Akordio honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Lan eta Enplegu Sailaren bidez, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez, eta Oarsoaldea, S.A.k, Oarsoaldea eskualdeko Udalen Garapen Agentziak (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) sinatutako lankidetza-hitzarmena aldatzea, «OA3 laneratzeko erakargune» izeneko proiektu eragilea egiteko, eskualde behartsuenak edo lehentasunezko jarduera-eremuak berriz abiarazteko «Berpiztu» programaren barruan; hitzarmena 2021eko irailaren 16an sinatu zen.
Bigarrena.– Aldatu egiten da zortzigarren klausula («Justifikatzeko eredua eta agiriak, eta epeak»), b) letra, eta honela idatzita geratuko da:
ZORTZIGARRENA.– JUSTIFIKATZEKO EREDUA ETA AGIRIAK, ETA EPEAK
b) Oarsaldea, S.A.ren txostenek modu frogagarrian egiaztatu beharko dute proiektuaren gastuak eta jarduera bakoitza gauzatu direla, lau jarduera-ildoen gauzatze teknikoa eta gauzatzearen administrazio-dokumentazioa (bertaratzeak, parte-hartzaileen hautaketa, kontratuak, nominak, ebaluazioak, proiektu teknikoak, etab., hasierako hitzarmenean ezarritakoaren arabera).
Horretarako, auditoretza-txostenak epe hauetan aurkeztuko ditu:
– Tarteko lehen txostena, 2022ko martxoaren 31n.
– Tarteko bigarren txostena, 2022ko irailaren 30ean.
– Tarteko hirugarren txostena, 2022ko abenduaren 31n.
– Tarteko laugarren txostena, 2023ko martxoaren 31n.
– Tarteko bosgarren txostena, 2023ko irailaren 30ean.
– Azken txosten orokorra, 2024ko urtarrilaren 15ean.
Aipatutako txostenek adierazitako datetarako ziurtatu behar dute zenbateraino bete diren, aurreikusitako egutegian, programan jasotako ekintzak.
Hirugarrena.– Aldatu egiten da bederatzigarren klausularen («Dirulaguntza ordaintzea») 6. puntua, eta honela idatzita geratuko da:
BEDERATZIGARRENA.– DIRULAGUNTZA ORDAINTZEA
6.– Proiektua 2023ko abenduaren 31n amaitu ondoren, 450.000,00 euroko azken ordainketa 2024ko urtarrilaren 15etik aurrera egingo da. Horretarako, Oarsoaldeak azken txosten globala aurkeztu beharko du. Hori dela eta, ordainketa hori egiteko, egindako ekintzen justifikazio-memoria osoa aurkeztu eta onartu beharko da, bai eta gauzatutako gastu osoaren justifikazio ekonomikoa ere, hau da, 2023ko abenduaren 31n fakturatutako eta 2024ko urtarrilaren 15a baino lehen ordaindutako gastua. Inola ere ez dira gastuen egiaztagiri gisa onartuko konprometitutako gastuen agiriak, baldin eta gastu horiek egiaztatzen dituzten faktura edo legezko agirien bidez modu frogagarrian gauzatu ez badira. Justifikazio hori lankidetza-hitzarmenaren zortzigarren klausulan adierazten den kanpo-auditoretzako azken txostenaren bidez egingo da. Txosten horrek egiaztatu beharko du jarduera-ildo guztietan egindako ekintzen eta gastuen justifikazio ekonomikoa eta teknikoa. Nolanahi ere, Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzak hornitzaileen benetako gastuaren edo baliabide propioen egiaztagiri guztiak aurkezteko eskatu ahal izango du, auditoretza-txostenaren edukietan oinarrituta. Aurrekontuan jasotako 6.000.000,00 euro horiek guztiak gastatu direnean edo, hala badagokio, proiektuaren jarraipen-batzordeak azken likidazioa onartzen duenean ordainduko da.
Laugarrena.– Aldatu egiten da «Hitzarmenaren indarraldia eta aldaketa» izeneko hamaikagarren klausula, eta honela idatzita geratuko da:
Hitzarmen hau sinatzen den egunetik 2023ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean; hala ere, 1., 3. eta 4. ildoetako jarduerak 2023ko ekainaren 30ean gauzatu beharko dira, eta 2023ko irailaren 30ean justifikatu. Hitzarmenaren beste edozein aldaketa sinatzaileek adostu beharko dute.
Bosgarrena.– Eutsi egiten zaio, era berean, 2021eko irailaren 16an Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Lan eta Enplegu Sailaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez) eta Oarsoaldea S.A.k (Oarsoaldea Eskualdeko Udalen Garapen Agentzia: Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) sinatutako lankidetza-hitzarmenaren gainerako testuari, «OA3 laneratzeko erakargune» proiektu eragilea egiteko, eskualde behartsuenak edo lehentasunezko jarduera-eremuak berriz abiarazteko «Berpiztu» programaren barruan.
Eta ezarritakoarekin ados daudela adierazteko, alderdiek hitzarmen hau formalizatzen eta sinatzen dute, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Oarsoaldea S.Ako presidentea eta legezko ordezkaria,
LORETO OSA OCON.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua (eta Lanbideren ordezkari gisa),
IDOIA MENDIA CUEVA.
RSS