
126. zk., 2023ko uztailaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 3 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3211
428/2023 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Administrazioko eta Kudeaketako Atalburua-B (Horniduren eta Biltegien Arloa) lanpostua izendapen askez betetzeko.
Barakaldo-Sestaoko ESIko Administrazioko eta Kudeaketako Atalburua-B (Horniduren eta Biltegien Arloa) lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarri hauen arabera
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea dagokion lanbide-taldean (B1/B2).
b) B1/B2 lanbide-taldeari dagokion titulazioa edukitzea.
c) Gutxienez 3 urteko esperientzia izatea B1/B2 lanbide-taldean.
d) Hizkuntza-eskakizuna: 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data mugaeguneraturik gabe.
e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.
2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.
– Ezagutzak eta esperientzia erosketa-sailetan: eskaeren kudeaketa, hornitzaileekiko tratua, biltegiak.
– Ezagutzak eta esperientzia kontratuen kudeaketan.
– Ezagutzak eta esperientzia SAPen, hainbat modulutan.
– Planifikatzeko, antolaketako eta taldeak kudeatzeko gaitasuna.
Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.
Interesdunek Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskaerak, helbide honetan: Antonio Miranda etorbidea 5, 48902 Barakaldo). Horretarako, 10 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan adierazitako leku eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.
Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera bidali beharko dute Barakaldo-Sestaoko ESIko Langileen Zuzendaritzara.
Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.
6.– Hautaketa-prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedura amaitzeko ebazpena.
Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen ebazpen baten bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranetean eta webgune korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera ondorioak izango ditu, bertan besterik xedatu ezean.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2023ko ekainaren 23a.
Barakaldo-Sestaoko ESIaren zuzendari-gerentea,
JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.
RSS