
126. zk., 2023ko uztailaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3200
1731/2023 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Aitor Orive Calzada jauna Digestibo Aparatuko zerbitzuburua kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.
947/2017 Ebazpenaren bidez, Aitor Orive Calzada jauna izendatu zen Digestibo Aparatuko zerbitzuburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (2017ko urriaren 2ko EHAA 188. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Aitor Orive Calzada jauna Digestibo Aparatuko zerbitzuburu kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko ekainaren 18ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 21a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MÁRÍA PÉREZ RAMOS.
RSS