
126. zk., 2023ko uztailaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 2 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3199
291/2023 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ainara Larrazabal Arbaiza andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Etxeko Ospitalizazioko Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen urriaren 28ko 395/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Uribeko ESIko Etxeko Ospitalizazioko Atal Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko, lehiaketa-sistemaren bidez (2023ko martxoaren 31ko EHAA 64. zk. eta 2023ko apirilaren 17ko BOE 91. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ainara Larrazabal Arbaiza andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Uribeko ESIko Etxeko Ospitalizazioko Atal Sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ainara Larrazabal Arbaiza andrea Osakidetzako Uribeko ESIko Etxeko Ospitalizazioko Atal Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2023ko ekainaren 26a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitzean, postua utziko du, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendaritza nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Urduliz, 2023ko ekainaren 21a.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (170/2021 Ebazpena, martxoaren 30ekoa).
Langileen zuzendaria,
IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.
RSS