Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2023ko uztailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3198

1061/2023 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Gonzaga Garay Aramburu jauna Oftalmoligiako Zerbitzu Sanitarioko Burua kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.

1381/2020 Ebazpenaren bidez, Gonzaga Garay Aramburu jauna izendatu zen Oftamologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan (2020ko irailaren 29ko EHAA 195. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Gonzaga Garay Aramburu jauna Oftalmologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko maiatzaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2023ko ekainaren 2a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala