
125. zk., 2023ko uztailaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
ARBIETO ERAIKINA S. COOP.
3194
IRAGARKIA, «Arbieto Eraikina, S. Coop.» sozietatearen desegiteari eta likidatzailea izendatzeari buruzkoa.
2023ko ekainaren 8an, 18:30ean, «Arbieto Eraikina, S. Coop.» sozietateak ohiko batzar orokorra egin zuen, Bilboko Abando hotelean. Kooperatibak dituen 16 bazkideetatik 9 egon ziren batzarrean eta, bertan, aho batez hartu ziren honako erabaki hauek:
ERABAKIAK
«Arbieto Eraikina, S. Coop. sozietatea desegitea».
«Kooperatibaren administratzaileak kargutik kentzea eta haren likidatzaile gisa izendatzea Endika Bernedo Lopategui, Jose Felix Arrieta Mesa eta Gonzalo Alvarez Santos jaunak, kooperatibaren estatutuetako 44. artikuluan ezarritakoa betez eta Euskadiko kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 94. artikuluarekin bat etorriz.»
Ohiko batzar orokor horretan hartu diren erabaki guztiak publiko egiteko behar diren izapide guztiak egitea, horrela egin behar delako gero Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko.
Ohiko batzar orokorraren akta amaieran onartu zen, eta likidatzaileek sinatu dute egun bereko 19:45ean.
Jasota geratzen da aipaturiko erabakien dokumentazioa interesdunaren esku dagoela kooperatibaren sozietatearen egoitzan.
Bilbao, 2023ko ekainaren 15a.
Kargua uzten duen idazkaria,
GONZALO ALVAREZ SANTOS.
Likidatzaileak:
ENDIKA BERNEDO LOPATEGUI.
JOSE FELIX ARRIETA MESA.
GONZALO ALVAREZ SANTOS.
RSS