
125. zk., 2023ko uztailaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3193
IRAGARKIA, 154/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Imanol Rodríguez Adame jaunak, ESK sindikatuaren ordezkari gisa, administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du zehazki, 154/2023 prozedura laburtu bidez izapidetua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2023ko martxoaren 6ko Erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez ezetsi egin ziren Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1820/2022 eta 1821/2022 Ebazpenen kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen horien bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Erdi Mailako Tituluduna kategorian Euskararen normalizazioko Erdi Mailako Teknikaria eta Gizarte-langilea lanpostu funtzionaletan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautzeko oinarri orokorrak.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 49 29/1998 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS