
125. zk., 2023ko uztailaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3192
IRAGARKIA, 143/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, David Zapatero Palacios jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du zehazki, 143/2023 prozedura arruntaren izapideen ondoriozkoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2023ko otsailaren 8ko Erabakiaren kontra, zeinaren bidez ezesten den Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022 Egonkortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 49 29/1998 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS