Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2023ko uztailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
3182

IRAGARKIA, 2023ko ekainaren 27koa, Lehendakaritzako Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita ondare erantzukizuneko prozeduraren ebazpen bat.

Ezinezkoa izan da goiburuan adierazten den ondare erantzukizuneko ebazpena jakinaraztea. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Gainera, interesdunari jakinarazten zaio, aipatutako 2023ko maiatzaren 23ko Ebazpenaren bidez, ezetsi egiten dela 2021eko irailaren 8an aurkeztu zuen ondare erantzukizuneko erreklamazioa.

Azkenik, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela aipatutako Ebazpenaren testu osoa, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzan (Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz).

Goiburuan aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 27a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala