Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2023ko uztailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3180

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 19koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baitira kontsumitzaileen elkarteentzako dirulaguntzak, 2023ko ekitaldian funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordain ditzaten.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez argitara ematen da kontsumitzaileen elkarteek 2023ko ekitaldian funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordain ditzaten egindako dirulaguntzen deialdia.

Bost elkartek eskabidea aurkeztu zuten 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaren 5. artikuluan ezarritako epean, bertan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko.

Kontuan hartu da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eratutako epaimahai kalifikatzaileak 2023ko maiatzaren 12an egindako proposamena.

Ikusi dira aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak; beraz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Dirulaguntzak ematea kontsumitzaileen elkarteen funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordaintzeko; 452.160 euro guztira, honako erakundeen artean eta honela banatuta:

Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna – EHKB.

IFK: G48247076.

(Ikus .PDF)

EKA – Euskal Kontsumitzaileen Alkartea.

IFK: G48305833.

(Ikus .PDF)

ASUFIN, Finantzan Erabiltzaileen Elkartea.

IFK: G04937959.

(Ikus .PDF)

Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Ekinean – FACUA Euskadi.

G95889390.

(Ikus .PDF)

ACUBI, Bidasoako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea

G20172045.

(Ikus .PDF)

2.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 19a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.


Azterketa dokumentala