
125. zk., 2023ko uztailaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 3 orri.)
- EPUB (146 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3179
EBAZPENA, 2023ko ekainaren 19koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, beste ebazpen hau aldatzeko dena: Ebazpena, 2022ko ekainaren 23koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena, kontsumitzaileen erakundeei dirulaguntzak ematen dizkiena 2022ko ekitaldian.
Lehenengoa.– Kontsumobideko zuzendariaren 2021eko abenduaren 7ko Ebazpenaren bidez, publiko egin zen kontsumitzaileen erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, 2022ko ekitaldian kontsumitzaileentzako arreta eta laguntza juridikoa emateko gastuak ordain ditzaten.
Bigarrena.– 2021eko abenduaren 7ko Ebazpenean ezarritako aldian, Kontsumobiden jaso ziren erakunde hauek –dagozkien zenbatekoekin– eginiko laguntza-eskaerak, aipatutako ebazpenari helduta:
(Ikus .PDF)
Hirugarrena.– Kontsumobideko zuzendariaren 2022ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez, dirulaguntza hauek eman ziren:
Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna – EHKB
(Ikus .PDF)
Euskal Kontsumitzaileen Alkartea - EKA
(Ikus .PDF)
Euskadiko Finantza Erabiltzaileen Elkartea – ASUFIN.
(Ikus .PDF)
Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Ekinean –FACUA Euskadi.
(Ikus .PDF)
Laugarrena.– 2021eko abenduaren 7ko Ebazpeneko 15. artikuluaren arabera, dirulaguntzaren % 75 aldeko ebazpena eman zenean ordaindu zen, eta gainerako % 25a gastua justifikatzean ordaintzeko geratu zen.
Bosgarrena.– Erakunde onuradunek aurkeztu dute eman zaien dirulaguntzaren justifikazioa, eta desbideratze hauek gertatu dira justifikazioaren eta dirulaguntza kalkulatzeko onartutako aurrekontuaren artean.
Euskadiko Finantza Erabiltzaileen Elkartea – ASUFIN.
(Ikus .PDF)
Seigarrena.– 2021eko abenduaren 7ko Ebazpeneko 16. artikuluaren 3. puntuak ezartzen du gastuen justifikazioan % 8tik gorako eta gehienez ere % 25eko desbideratzea gertatzen bada, emandako dirulaguntza gutxitu egingo dela aldaketak egiteko ebazpen baten bitartez. Hain zuzen ere, benetan gastatutako zenbatekoari aplikatuko zaion ehunekoa dirulaguntza kalkulatzeko aurrekontuari aplikatu zitzaion berbera izango da.
Era berean, 4. puntuak ezartzen du gastuen justifikazioan % 25etik gorako desbideratzea gertatzen bada, dirulaguntzarako eskubidea galdu egingo dela, dirulaguntzaren bidez lortu nahi ziren helburu guztiak bete direla egiaztatzen denean izan ezik. Kasu horretan, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa gutxitu egingo da, eta benetan gastatutako zenbatekoari aplikatuko zaion ehunekoa dirulaguntza kalkulatzeko aurrekontuari aplikatu zitzaion berbera izango da.
Zazpigarrena.– Euskadiko Finantza Erabiltzaileen Elkarteak (ASUFIN) bete ditu dirulaguntza emateko arrazoi izan ziren helburuak.
Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein bereziki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, honen bidez, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariak honako hau
XEDATZEN DU:
1.– Aldatzea Euskadiko Finantza Erabiltzaileen Elkarteari (ASUFIN) 2022ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez emandako zenbatekoak. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:
Euskadiko Finantza Erabiltzaileen Elkartea – ASUFIN.
(Ikus .PDF)
2.– Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 19a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.
RSS